XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FLYWHEEL: Orain nik galdetuko dut: noiz egingo duzu hanka zuk?.

ETXEJABEA: Burutik jota zaude ala?.

FLYWHEEL: Baina ez dakizu besterik egiten galdetu baino? Ez dakizu beste jolasik? Ba nik bat erakutsiko dizut: irten zaitez kalera eta ikusiko duzu zelan ez zaitudan aurkitzen.

Are gehiago: irten zaitez eta ikusiko duzu zelan ez naizen zure bila ere hasten.

ETXEJABEA: Esaiozu Mr. Flywheeli bi egun ematen dizkiodala pagatzeko (Joan egiten da).

FLYWHEEL: Bi egun? Ez da eskeintza txarra.

Zer moduz maiatzaren lehena eta Abenduaren 25a hartuko banitu? (RAVELLI sartzen da ASTOLFIrekin).

RAVELLI: Jefe, begira nor ekarri dudan! (Telefono hotsa. ASTOLFIk hartzen du).

Zuretzat zen, jefe. (Berriro telefono hotsa. ASTOLFIk hartzen du.)

(Ez dago inor bestaldean. Berriro telefono hotsa. ASTOLFIk hizketaldi luzea egiten du bozinaz).

Zuretzat zen berriro ere, jefe!.

FLYWHEEL: Nondik atera duzu tramankulu hau?.

RAVELLI: Ez da tramankulua, jefe! Astolfi da, nire anaia!.

Astolfi, esan agur jefeari, lana lortu dugu! (ASTOLFI beldurtuta joaten da) Lasai, oso lan erreza da!.

Eta soldata bikaina! Goseak zaude, ezta? Txokolate pastela jango zenuke?.

Bistek handi bat, espinakekin? (Joan egiten da berriro).

Ongi da, ongi da, espinakarik gabe! Ba esan agur gure jefeari.

(ASTOLFIk hanka FLYWHEELen eskuan jarri eta lo geratzen da).